T. 944 650 093
info@lanpyme.com
goiburua

Alta autonomoen erregimen berezian

Langile autonomoen erregimen berezian alta emateko beharrezko informazioa eta izapideak.

Zer da?
Banakako enpresaria edo autonomoa bere izenean jarduera komertzial, industrial edo profesional bat burutzen duen pertsona fisikoa da. Forma juridiko hori erabiltzeko ez dago gutxieneko bazkide kopururik, ezta gutxieneko kapital sozialik ere. Aitzitik, zorren aurreko erantzukizuna mugatua da; hau da, bere ondasun enpresarialekin eta partikularrekin erantzungo du.

Nola funtzionatzen du autonomoen erregimen bereziak?
Enpresari autonomoek PFEZaren bidez ordaintzen dituzte zergak, sozietateen zergaren bidez egin beharrean. Hori onuragarria edo kaltegarria izan daiteke, enpresaren jarduerak eman duen urteroko etekinaren arabera. Izan ere, sozietate zerga lineala da (beti kopuru bera ordaintzen da), baina PFEZ mailakatua da, hau da, zenbat eta etekin gehiago lortu, gehiago ordaintzen da. Horregatik, PFEZaren bidez ordaintzea interesgarria izaten da enpresaren hastapenetan, baina gutxitan da onuragarria da epe ertain eta luzera.

Zein izapide egin behar dira autonomoetan alta emateko?

  1. Jarduera ekonomikoen zergan alta ematea (JEZ)
  2. Alta erroldan: Enpresari eta atxikitzaileen erroldan alta ematea
  3. Langile Autonomoen Gizarte Segurantzaren erregimen berezian alta ematea (Diruzaintza Nagusia)
  4. Lantokia zabalduko dela jakinaraztea (halakorik balego)
AURREKONTUA ESKATU
KONPROMEZURIK GABE