Ekintzaileentzako aholkularitza osoa
Gure aholkularitza-enpresan babesa eta aholkua aurkituko dituzu; izan ere, gure lantaldeak enpresa proiektu berrietan parte hartu eta sustatzeko ilusioa dauka.
Lanpyme Enpresa Aholkularitzak ekintzailearen esku jarriko du aholkularitza zerbitzu oso eta espezifikoa, zalantza eta zailtasun nagusiei erantzuna eman eta aurre egiteko.
Zertan datza ekintzaileentzako aholkularitza?
- Negozio aholkulari batek enpresaren ideia edo plana aztertzea
- Merkataritza aholkularitza: Aztertu eta ideia horretarako egokiena den sozietate mota aukeratzea
- Egon daitezkeen diru-laguntzak bilatzea
- Sozietatea eratzea: Sozietate Mugatua, Kooperatiba, Ondasun Erkidegoa, eta abar
- Ogasunean eta Gizarte Segurantzan alta ematea.
- Lantokia zabalduko dela jakinaraztea
- Arriskuen prebentzioa, datuen babesa eta bestelakoetarako araudiak egokitzea
- Jarduera horretarako egokia den Erantzukizun Zibil profesionaleko asegurua kontratatzea
- Hileroko aholkularitza integrala: fiskala, lanekoa eta kontabilitatekoa.
Zerk egiten gaitu desberdin?
Lanpyme Aholkularitza ez da oinarrizko merkataritza-aholkularitza izatera mugatzen. Enpresa proiektu berriei bidea eman nahi diegu, baina betiere ikuspuntu objektibo batetik, ekintzaileak proiektuaren benetako bideragarritasuna zein den jakin dezan.
Zergatik?
Hasierako unean aholkularitza eta plangintza eskasa izateagatik, askotan, negozio-ideia onak ez dira aurrera eramaten; lege arloko betebeharrak, merkataritza arloan dauden eraginak edo dauden diru-laguntzak zein diren ez jakiteagatik. Lanpymen esperientzia eta denbora inbertitzen ditugu ekintzailearekin, elkarrekin hazteko sistema bezala. Izan ere, enpresa gazteak sustatzeak autonomoen beharrizan eta kezken inguruan etengabe ikasteko eta horretan espezializatzeko aukera ematen digu.