Lanpyme profesional gaztez osatutako aholkularitza-enpresa da. Gazteak izan arren, urte askoko esperientzia daukagu lan munduan eta enpresen aholkularitza integralaren munduan. Gure asmoa zerbitzu profesional hobea eta pertsonalizatuagoa ematea da, eta horrela, gure aurkezpen gutunik garrantzitsuena gure bezeroen asebetetzea izatea lortuko dugu.
Gure bulegoa Gernikako erdigunean dago. Bulegotika eta kudeaketarako teknologia aurreratuenez hornitutako instalazio zabal eta modernoak ditugu; horri esker, zerbitzu arin eta eraginkorra eman dezakegu, eta gure bezeroek oso ondo baloratzen dute hori.
GAIZKA MUNIATEGI
KONTABILITATE AHOLKULARIA
- Ekonomi Zientzietan Lizentziatua. Analisi Makroekonomikoan aditua.
- Zerga-ordainketa arloko Masterra EHUn.
- Enpresa aholkulari eta kontsultaria.
- Espezialista enpresen sorkuntzan eta marketin, plangintza eta enpresa-estrategiaren arloan.
IKER BILBAO
AHOLKULARIA
- Lan Harremanetan diplomatua EHUn.
- Prebentzio arloko Goi mailako teknikaria Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuan.
- Aditua lan arloko kudeaketa eta langileen administrazioan.